1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (DBEO) eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu webgune honetan jasotzen diren datu pertsonalak tratatzeko arduraduna hau dela:
Izena: Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa
Helbidea: Martin Etxeberria Kalea 15. 20.100 Errenteria, Gipuzkoa, Espainia
Helbide elektronikoa: kaixo@africaimprescindible.eus
Telefono-zenbakia: 943 29 80 55
Webgunea: https://africaimprescindible.eus
2. JASOTZEN DITUGUN DATUAK
Webgune honetako harremanetarako inprimakiaren bitartez, datu pertsonal hauek jaso ditzakegu:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono-zenbakia (nahi bada ematen da)
- Bidalitako mezua edo kontsulta
Inprimaki honen bidez ez dira jasotzen bereziki babestuta dauden datuak.
3. DATUAK TRATATZEAREN XEDEA ETA OINARRI JURIDIKOA
Harremanetarako inprimakiaren bitartez emandako datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko dira:
- Zuk bidaltzen dizkiguzun kontsultak, eskaerak edo komunikazioak kudeatzea eta erantzutea.
- Erakundearen jarduerekin, proiektuekin eta programekin lotutako korrespondentzia mantentzea.
- Antolatzen ditugun sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerei eta kultura-ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzea, betiere, berariaz eskatu baduzu edo baimena eman baduzu.
Datuak tratatzeko oinarri juridikoa interesdunaren baimena da (DBEOren 6.1.a artikulua) eta inprimakia bere borondatez bidaltzen duenean emango du. Beste oinarri juridiko bat da erakundeak duen legezko interesa jasotako komunikazioei erantzuteko (DBEOren 6.1.f artikulua).
4. DATUAK GORDETZEKO EPEA
Datu pertsonalak gordeko dira zure kontsultari erantzuteko beharrezkoa den denboran eta, hala badagokio, aplikatzekoa den araudiak ezarritako epean. Harremana bukatzen denean, datuak blokeatu egingo dira edo gorde egingo dira, bakar-bakarrik administrazio publikoek, epaileek eta epaimahaiek erabiltzeko legez ezarrita dauden preskripzio-epeetan zehar. Epe horiek igarotzen direnean, behin betiko ezabatuko dira.
5. HARTZAILEAK
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak ez dizkie zure datuak hirugarrenei jakinarazten ezta lagatzen, legezko obligazioak egotea salbu edo behar-beharrezkoa denean eskatutako zerbitzua emateko. Ez da egingo datuen nazioarteko transferentziarik.
6. INTERESDUNEN ESKUBIDEAK
Eskubide hauek dituzu:
- Zure datu pertsonalak eskuratzeko.
- Datu okerrak zuzentzea eskatzeko.
- Zure datuak ezabatzea eskatzeko bilduak izan ziren helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean.
- Zure datuen tratamenduan mugak ezartzea eskatzeko.
- Datuen tratamendua aurkaratzea.
- Zure datuen eramangarritasuna eskatzeko.
- Edozein unetan emandako baimena kentzeko; horrek ez dio eragingo aurreko tratamenduaren zilegitasunari.
Zure eskubideak egikaritzeko, Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoara jo dezakezu, Martin Etxeberria Kalea 15 (20.100 Errenteria, Gipuzkoa, Espainia) edo mezu elektronikoa idatzi dezakezu kaixo@africaimprescindible.eus helbidera zure nortasun-agiriaren kopia atxikita.
Halaber, uste baduzu zure datu pertsonalen tratamenduak indarreko araudia urratzen duela, eskubidea duzu erreklamazioa jartzeko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
7. SEGURTASUNA
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak beharrezko neurri teknikoak eta antolamendukoak ezarri ditu datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta datuak galtzea, aldatzea edo baimenik ez duten hirugarrenek eskuratzea ekiditeko.
8. COOKIEN ERABILERA
Webgune honek zuzen funtzionatzeko beharrezkoak diren cookie teknikoak erabili ahal ditu. Informazio gehiagorako, kontsultatu gure cookie-politika.
9. ALDAKETAK
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak eskubidea du pribatutasun-politika hau aldatzeko lege edo jurisprudentzia berrietara egokitze aldera. Gomendatzen dizuegu webgune hau aldian-aldian berrikusi dezazuela.

