Lege-oharra
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, webgune honetako titularraren identifikazio-datuak emango ditugu:
Izena: Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa
Izaera juridikoa: Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) hauek osatzen dute: Bakerako Lankidetza Batzarrea (ACPP/BLB), Proclade Yanapay eta TAU Fundazioa.
Helbidea: Martin Etxeberria Kalea 15. 20.100 Errenteria, Gipuzkoa, Espainia
Helbide elektronikoa: kaixo@africaimprescindible.eus
Telefono-zenbakia: 943 29 80 55
Webgunea: https://africaimprescindible.eus
2. XEDEA ETA APLIKAZIO-EREMUA
Lege-ohar honek arautzen du Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa titularra den https://africaimprescindible.eus (aurrerantzean, «webgunea») webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera.
Webgunera sartzean eta berau erabiltzean oso-osorik eta erreparorik gabe onartzen dira lege-ohar honetako xedapen guztiak. Baldintza horiekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau.
3. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webguneko eduki guztiak (besteak beste, testuak, argazkiak, irudiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwareak eta bestelako materialak) Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoaren edo bere kolaboratzaileen jabetzakoak dira eta Espainiako eta nazioarteko jabetza intelektualen eta industrialaren legeek babesten dituzte.
Berariaz debekatuta dago webguneko edukiak erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, aldatzea edo beste moduren batean ustiatzea, titularrak espresuki eta idatziz horretarako baimenik eman ezean, salbu eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako izatea.
Webgunean agertzen diren markak, izen komertzialak edo bestelako bereizgarriak beren titularren jabetzakoak dira eta ezingo dira erabili horien baimenik gabe.
4. ERABILERA-BALDINTZAK
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea zuzen eta legez erabiltzeko, indarreko legeria eta lege-ohar hau betez. Hala, ez du honakorik egingo:
- Webgunea erabiltzea debekatutako helburuetarako, xede ilegaletarako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak direnetarako.
- Eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, sexista, lizuna, indarkeriazkoa edo giza eskubideak kaltetzen dituena zabaltzea.
- Webguneko sistemetan edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak sortzea.
- Beste erabiltzaileen helbide elektronikoetara sartzen saiatzea edo horiek erabiltzea eta beraien mezuak aldatzea edo manipulatzea.
5. ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak ez du erantzukizunik webgunera sartzean, webgunea erabiltzean edo webgunera sartzea ezinezkoa denean sor daitezkeen edozein motatako kalte-galeren gainean, ezta ere webgune honetako esteken bidez sartutako hirugarren webguneetan dauden edukien gainean ere.
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak esfortzu handienak egiten ditu webgune honetako edukiak eguneratuak egon daitezen eta zuzenak izan daitezen. Hala eta guztiz ere, ez du bermatzen argitaratutako informazioa zehatza, zorrotza edo eguneratua denik. Webguneko informazioa soilik informatzeko edukia da eta ez du inolako aholku juridikorik, fiskalik ezta bestelakorik ematen.
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak ez du erantzukizunik hirugarrenek webgune hau erabiltzen duten moduaren gainean, ezta ere bere bitartez deskargatzen edo eskuratzen diren edukien gainean.
6. LOTURAK HIRUGARRENEN WEBGUNEETARA
Baliteke webgune honetan hirugarrenen webguneetarako estekak egotea. Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak ez ditu webgune horietako edukiak, pribatutasun-politikak ezta praktikak kontrolatzen eta ez du horien gaineko erantzukizunik. Esteka honek gehitzeak ez du esan nahi Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak eduki horiek onartzen edo gomendatzen dituenik.
7. APLIKATZEKOA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Lege-ohar hau arautzen du Espainiako indarreko legeriak. Webgunea erabiltzean edo webgunera sartzean sor litezkeen arazoak konpontzeko, alderdiek, legozkiekeen gainerako foruei berariaz uko eginda, Donostiako epaitegien eta epaimahaien jurisdikzioa beteko dute.
8. ALDAKETAK
Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak eskubidea du, edozein unetan eta aurretik abisatu gabe, webgunearen eta lege-ohar honen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko. Gomendatzen dizugu aldizka berrikusi dezazula testu hau, aplikatzekoa den araudia aldatzen bada, eguneratua izan daitekeelako.

