Afrika:
entzun,
aitortu eta begiradak eraldatu

Sahara Hegoaldeko Afrika ikusezin egiten jarraitzen duten arren, bertako ahotsak entzutea ezinbestekoa da.

Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoak herritarrak kritikoak izatea sustatzen du afrikar kulturaren eta aniztasunaren bitartez.

portada6
mapa4
Erakunde hauek osatzen dute Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa:
actividad5
actividad3

Kultura, kontzientzia eta konpromisoa

Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa hiru GKEek osatzen duten partzuergo bat da. Bakerako Lankidetza Batzarrea, Proclade Yanapay eta TAU Fundazioa, hain zuzen ere. Jarduera-programa zabala proposatzen du sentsibilizaziora eta prestakuntzara bideratuta, Afrika ezagutu eta Afrikarekin sentitzeko eta bertako ekoizpen artistikoarekin eta kulturalarekin gozatzeko. Herritar kritikoak eta kontinente zabal eta anitzarekiko konprometituta daudenak sustatu nahi ditu, egitura-arrazismoa jorratuz eta kulturartekotasuna eta genero-ekitatea bultzatuz.

africa

Nola egiten dugu

Urtero, eta bereziki udaberrian, Afrikaren Nazioarteko Egunean, maiatzaren 25ean, jardueren programa anitza antolatzen dugu. Zinemaren, literaturaren, erakusketen, musikaren, komunikazio-estrategien eta hausnartzeko espazioen bidez herritarrei ezagutzak eta tresnak ematen zaizkie gorroto-diskurtsoen aurka borrokatzeko eta aurreiritziak eta estereotipoak hausteko.

Afrikar diasporak gure gizartean parte hartzea ere bultzatzen dugu, batez ere emakumeek. Horretarako, hitz egiteko aukerak ematen dizkiegu, beren erakundeak indartzen ditugu eta bozgorailu gisa jarduten dugu beren gizarte-proposamenak eta kultura-aniztasuna entzun daitezen.

Hurrengo jarduerak:

Ez dago hurrengo jarduerarik.

Egindako jarduerak:

Sareak eta aliantzak

Sahara Hegoaldeko Afrikari buruzko ezagutza kritikoa eta konprometitua hedatzeko, bereziki Afrikako errealitatea azaltzen duten erakundeekin eta organismoekin harremanak mantendu eta finkatu behar dira. Albisteak, analisiak, jarduerak, baliabideak, loturak eta sareak partekatu nahi ditugu. Batzuekin jada kolaboratzen dugu, eta besteekin laster konektatzea espero dugu.

demo attachment 737 Dots 1

Testigantzak